top of page

ZINESKOLA FEST

ZINEMA ETA HEZKUNTZA JAIALDIKO DEIALDIA

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

Begira Elkartea gizarte eta kultur berrikuntzaren esparruan lan egiten duen elkarte bat da. Elkarteak apustu sendoa egiten du artearen eta sormenaren alde hezkuntza-programa eraldatzaileak garatzeko. Aurten ZineskolaFest jaialdian parte hartzeko deialdi bat ipini dugu abian, Euskadiko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako zinema eta hezkuntza jaialdi bat. Hezkuntza proposamen berritzaile horretan Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek egindako lanak aurkez daitezke.

ZineskolaFest jaialdia ikasleentzako sormen eta adierazpenerako tresna garrantzitsu eta ezagutzaren esperientzia ezberdinak (esate baterako, literatura, musika, artea edo teknologia berriak) uztar ditzakeen zeharkako tresna didaktiko interesgarri bilakatzea nahi dugu. Halaber, programak ikaskuntza-prozesuetan ikasleen alboan dauden hezitzaileei nahiz heziketarekin eta mugarik gabeko ezagutzarekin lotutako familia eta ikerlariei ere erreparatzen die. 

 

ZineskolaFest jaialdia, bosgarren edizio honetan, hezkuntza ingurunetan egindako film labur eta Book Trailer izenekoetarako hiru atal jasotzen dituen sariketa bilakatzen da.

 

  • ​Haur hezkuntzako eta 12 urte bitarteko lehen hezkuntzako ikasleek egindako film labur edo Book Trailer izenekoak.

  • Bigarren hezkuntzako 16 urte bitarteko ikasleek egindako film labur edo Book Trailer izenekoak.

  • Batxilergoko, Lanbide heziketa eta EPA ikasleek egindako film labur edo Book Trailer izenekoak.

Film laburren gehienezko iraupena 12 minutukoa izango da; Book Trailer izenekoan kasuan 2 minutukoa izango da.

 

Film laburretan bereziki balioetsiko dira Giza Eskubideekin zerikusia duten mikro-kontakizunak eta Book Trailer izenekoetan, irakurketa bultzatzeko gailu modura, Giza Eskubideekin zerikusia duen edozein generoko ipuin edo literatura-lan bati egindako erreferentziak balioetsiko dira. Bi kasuetan euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egindako lanak onartzen dira.

Hezkuntzaren alorreko ekoizpenak izaki, protagonismo parte-hartzailea ikasleei dagokie. Haatik, koordinazio, bitartekaritza edo ekoizpen prozesuetan ikasleek ikastetxeetako irakasle taldearen laguntza izan dezakete.

 

Hiru ataletako bakoitzean kategoriak finkatzen dira lanak aurkezteko hizkuntzaren (euskaraz, gaztelania edo ingelesa) arabera.  Kategoria bakoitzean aurkeztutako lan onenentzat aitorpen bat egongo da, hau da, saritutako ikasleen ikastetxeak trofeo bat eta ikus-entzunezko material sorta bat eskuratuko ditu.

ZineskolaFest jaialdian parte hartzeko hautatutako lan guztiek diploma bat jasoko dute eta zinema-areto batean proiekzio batera bertaratzeko sarrera-pakete bat.

 

Film laburrak bide digitala erabiliz helarazi beharko dira (Wetransfer, FTP, Drive, Dropbox, etab.).

IZEN-EMATEAK

Jaialdira aurkezten den piezaren izen-ematearen formalizazioa (ikus-entzunezko pieza bakoitzeko izen-emate bat) 2020ko urriaren 15era arte egin ahalko da. Izena emateko beheko inprimakia bete behar da Begiraren webgunean. Aurkeztutako film labur edo Book Trailerraren esteka bat, sinopsi labur bat eta aurkezten den piezaren fotograma, kartel edo irudi bat atxikitzea.

 

Ikus-entzunezko piezak, hala film laburrak nola Book Trailerrak, hezkuntzaren esparruan egiten direnez, izen-ematea ikasleen izenean ikastetxeko ordezkari batek egingo du. Halaber, ikastetxea bera izango da adin txikikoen legezko ordezkariekin baimenak izapidetzeaz arduratuko dena, eta baita izen-ematean eta kreditu-tituluetan agertzen diren ikasle parte-hartzaileen datu pertsonalak ere.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei jakinaraziko die beren film labur edo book trailerrak jaialdian parte hartzeko hautatuak izan diren. 

SARIAK

 

Jaialdiko epaimahai modura hezkuntzaren sektoreko eta ikus-entzunezkoaren sektoreko profesionalez osatutako hautaketa batzorde batek jardungo du eta sari hauek emango ditu.

 

Film laburrak

  • Film labur irabazleari saria haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleen sekzioan, euskaraz.

  • Film labur irabazleari saria haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleen sekzioan, ingelesez.

  • Film labur irabazleari saria haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleen sekzioan, gaztelaniaz.

  • Film labur irabazleari saria bigarren hezkuntzako ikasleen sekzioan, euskaraz.

  • Film labur irabazleari saria bigarren hezkuntzako ikasleen sekzioan, ingelesez.

  • Film labur irabazleari saria bigarren hezkuntzako ikasleen sekzioan, gaztelaniaz.

  • Film labur irabazleari saria batxilergoko, Lanbide heziketa eta EPA ikasleen sekzioan, euskaraz.

  • Film labur irabazleari saria batxilergoko, Lanbide heziketa eta EPA ikasleen sekzioan, ingelesez.

  • Film labur irabazleari saria batxilergoko, Lanbide heziketa eta EPA ikasleen sekzioan, gaztelaniaz.

Film laburren kategoria bakoitzerako sari bat ematen da, hots, ikus-entzunezkoen material sorta bat eta profesionalek emandako ikus-entzunezko tailer bat, talde irabazlearen ikastetxean emango dena.

Book Trailerra

  • Book Trailer irabazleari saria haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleen sekzioan, euskaraz

  • Book Trailer irabazleari saria haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleen sekzioan, ingelesez

  • Book Trailer irabazleari saria haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleen sekzioan, gaztelaniaz

  • Book Trailer irabazleari saria bigarren hezkuntzako ikasleen sekzioan, euskaraz

  • Book Trailer irabazleari saria bigarren hezkuntzako ikasleen sekzioan, ingelesez

  • Book Trailer irabazleari saria bigarren hezkuntzako ikasleen sekzioan, gaztelaniaz

  • Book Trailer irabazleari saria batxilergoko, Lanbide heziketa eta EPA ikasleen sekzioan, euskaraz

  • Book Trailer irabazleari saria batxilergoko, Lanbide heziketa eta EPA ikasleen sekzioan, ingelesez

  • Book Trailer irabazleari saria batxilergoko, Lanbide heziketa eta EPA ikasleen sekzioan, gaztelaniaz

Book Trailerraren kategoria bakoitzean sari bat ematen da, hots, ipuin, komiki eta liburu sorta bat, talde irabazlearen ikastetxeak jasoko duena.

 

EMAIMAHAIAK EMANDAKO SARI BEREZIAK BERARIAZ GIZA ESKUBIDEEI BURUZKOAK DIREN EDUKIETAN

 

Lau sari berezi ematen dira, hots, eskolan partekatzeko lau jolas hezigarri eta ikus-entzunezko alfabetizazio eta ekoizpenerako tailer bat, ikastetxeek jasoko dituztenak saritutako lanen ordezkari gisa. Modu orientagarrian, besteak beste, genero-berdintasunari, kulturartekotasunari, bizikidetzari, ingurumenaren zaintzari edo osasunerako eskubideari buruzko lanak aurkeztu ahalko dira.

 

Jaialdiko sekzio honetan parte hartzeko hautatutako film laburrak publikora irekitako saio berezi batean proiektatuko dira.

bottom of page