Madre de Dios ZINETXIKI PROJECT.jpg

Zinetxiki Project

Berrikuntzarako eta entzunaldien sorrerarako programa bat da, 2-12 urte bitarteko herritar txikienei zuzendua. Haurrekin batera datozen helduentzat ere pentsatuta dago programa; familiak, irakasleak eta ikerlariak edo erakundeak, herri administrazioak kasu. Halaber, hedabideen arreta bereganatu nahi du programak, etorkizuneko herritarren prestakuntzan erantzukizuna duten eragile modura.

 

Programako jarduerak haurrei begira daude, zinemari esker, beren jakin-minezko begirada aktibatu eta inguruan duen munduaren aberastasuna deskubritzen joan daitezen.

 

Zinetxiki Project proiektuak haur eta gazte diren ikusleria sortzera bideratutako jardueren aukera zabala garatzen du; helburua ikus-entzunezko lengoaiak adierazpen eta komunikaziorako tresna modura duen subiranotasuna bultzatzea da.

Galeria