International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

Zinelab
Ikus-entzunezko sektoreko profesionalak artista hasiberriekin eta arteak eta teknologiak adierazpenerako dituzten aukerak erakarrita urreratzen diren gazteak elkarren arteko harremanean ipintzen dituen bitartekaritza-egitura bat duen gailu bat da. “Elkarlanerako Joera berriak” lelopean proiektuak diziplinarteko sormenaren inguruan komunitate bat sortzea eta ikus-entzunezko sormena ahaldundu, gogoeta egin eta eztabaidatzeko laborategi modura ulertzen duen gizarte-ehun bat eraikitzea ditu xede, metodologia ireki eta elkarlanean oinarrituan.
Zinelab, era berean, artista, ikus-entzunezko lengoaian interesa duten sortzaile berri eta sormenezko esperientziaren inguruan ideiak partekatzera gonbidatuta dagoen publikoaren artean topaketak ahalbidetzen dituen laborategi bat da. Ildo horretatik Zinelab laborategiak errealitatea beste ikuspegi batzuetatik pentsatzen duten lurraldeen barnako ibilaldia proposatzen du. Bitartekaritza-prozesuetan zehar ikaskuntza kolektiboa, ikerketa eta gai estetiko eta sozialen inguruko ikuspuntu trukea lantzen dira.
Zinelab proiektua sorkuntza artistikoa modu kolektiboan pentsatzeko ikuspegi ezberdinak dituen alternatiba gisa sortzen da, proiektuen laborategiko dinamika baten baitan. Bizikidetza eta truke horizontala da programaren oinarrietako bat, kulturaren demokratizazioaren inguruan lan egitea proposatzen duena.
Zinelab laborategian ikus-entzunezko sormenean eta teknologian interesa duen edozein publikok har dezake parte, deialdi ireki baten bidez programatutako jardueretan parte hartu ahalko duena.
Galeria