International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

AuzoLab
Ikus-entzunezko sormen eta ekoizpenerako espazio bat da eta zine eta teknologiako laborategi bat. Sormen eta ekoizpenerako espazioa haur eta sortzaile berriek ideiatu eta garatutako gazteentzako ikus-entzunezko proiektuak bultzatzera dago bideratua. Zine eta teknologiako laborategia prestakuntza, esperimentazio eta elkarren sormenerako proiektu bat da, artista eta zinegile hasiberriei zuzendua.
AuzoLab izeneko kultura eta prestakuntza proiektuak laguntza ematen die sortzaile gazteei zinegile, artista, produktore eta horiekin lotutako beste kolektibo batzuekin batera jarduerak eginez elkarlanean lan egite aldera. Gure baliabide guztiak hautatutako proiektuen sustatzaileen erabilgarri ipintzen ditugu hastapeneko ideiatik produkzioaren fase aurreratuenera arte garatuak izan daitezen.
AuzoLab jarduerak sormen, prestakuntza eta erakusketarekin lotutako ekintzak barneratzen ditu eta baita zine eta teknologiako laborategia ere, uneoro elkarreraginean baitaude. Ikus-entzunezko sormena garatu eta sustatzeko jarduera aukera zabala antolatzen da (egoitza artistikoak, mentoretzak, lantaldeak, seminarioak, etab.). Horrez gain, herritarrek lengoaia zinematografikoa baitaratzea bultzatzeko jarduerak antolatzen dira, bereziki txikienei eta beren familiei zuzenduta, adierazpen eta komunikaziorako tresna modura.