top of page
ZINESKOLAFEST5.jpg

ZineskolaFest

Euskadiko ikastetxeekin lan egiten duen zinema eta hezkuntza jaialdi bat da, haien erabilgarri saioz hornitutako programa bat ipiniz, haren bidez ikasleek egindako ikus-entzunezko mikro narrazioak erakutsi eta partekatzeko aukera izanik. Jaialdiak gizarte bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeari so dauden gaiak lantzea proposatzen du, bakarka eta modu kolektiboan baketsua izango den eta giza eskubideak errespetatuko dituen bizikidetza bat eraikitzea proposatzen duten proposamenak garatuz.

 

Jaialdiak hezkuntza komunitatearen parte-hartzea sustatzen du. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, batxilergo eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko pribatu edo itunduek parte har dezakete. Ikastetxeek ikasleek egindako filmak bidaliz parte har dezakete. Ondoren, proiekzio eta eztabaida saioetan, jarduera didaktikoetan nahiz online bidezko aholkularitza zerbitzuan eta eskuragarri ipintzen zaien presentziazko akonpainamenduan sar daitezke hautatutako kontakizunen eraikuntzan azken emaitzara arte.

Galeria

bottom of page