International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

A U Z O L A B
Ikus-entzunezkoak sortzeko eta ekoizteko gunea da, eta zinema- eta teknologia-laborategia. Sorkuntza- eta ekoizpen-gunea sortzaile berriek asmatutako eta garatutako haur eta gazteentzako ikus-entzunezko proiektuei laguntzera bideratuta dago. Zinema eta teknologiako laborategia sortzen ari diren artista eta zinemagileei zuzendutako proiektu bat da, prestakuntzarako, esperimentaziorako eta baterako sorkuntzarako.
ZINEMA ETA TEKNOLOGÍA LABORATEGIAK
OLOGÍA
AuzoLaben kultura- eta prestakuntza-proiektuak sortzaile gazteei laguntzen die, zinemagileekin, artistekin, ekoizleekin eta antzeko beste kolektibo batzuekin elkarlanean aritzeko jardueren bidez. Gure baliabide guztiak hautatutako proiektuen sustatzaileen eskura jartzen ditugu, hasierako ideiatik ekoizpen-fase aurreratuenetaraino garatu ahal izateko.
EKINTZAK
AuzoLabek sorkuntza-, prestakuntza- eta erakusketa-ekintzak eta elkar elikatzen duten zinema- eta teknologia-labea integratzen ditu.
Jarduera sorta zabala antolatzen da ikus-entzunezko sorkuntza garatu eta sustatzeko (egoitza artistikoak, mentoriak, lantaldeak, mintegiak...), bai eta herritarrek hizkuntza zinematografikoa, batez ere txikienak eta haien familiak, adierazteko eta komunikatzeko tresna gisa erabil dezaten bultzatzeko jarduerak ere.