International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

Z I N E S K O L A F E S T
Zinema- eta hezkuntza-jaialdia da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeekin lan egiten du, ikasleek egindako ikus-entzunezko mikronarratibak erakusteko eta partekatzeko saio-programa baten bitartez.
Gizarte justuago eta solidarioago baten eraikuntzan oinarritutako gaiak indartzea proposatzen du jaialdiak, bakezko eta giza eskubideak errespetatuko dituen bizikidetza eraikitzea banaka eta taldean proposatzen duten proposamenak garatuz.
ZINEMA ETA HEZKUNTZA ZINEMALDIA
HEZKUNTZA KOMUNITATEA
Jaialdiak hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea sustatzen du, eta parte hartzeko aukera ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko, pribatu edo itunduei.
Ikastetxeek parte hartu ahal izango dute ikasleek egindako filmak bidaliz, eta, ondoren, proiekzio- eta eztabaida-saioetara, jarduera didaktikoetara, online aholkularitza-zerbitzura eta azken emaitzara arte hautatutako kontakizunak eraikitzeko laguntza presentzialera sar daitezke.