International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

HEZKUNTZA
Urte osoan zehar, zinema Zineskolaren bidez Bizkaiko eskola eta udalerrietara joaten da. 2019ko edizioan, 17 eskola eta 12 udalerri parte hartu zuten, 6.480 ikuslerekin guztira. Urte honetako ediziorako 7.000 ikusle baino gehiago espero dira.
Zineskola programa, eskolekin lantzeko nazioarteko filmez osatutako 4 proiekzio saio eta 4 unitate didaktikoetaz osaturik dago.
Galeria