International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

I K U S - E N T Z U N E Z K O T R E B A K U N T Z A E S K O L A
EGINKIZUNA
Ikus-entzunezko Gaikuntzarako Begira Eskolaren eginkizuna da bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak prestatzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko gizarte-premia bati erantzutea.
GIZARTERATZEAETALANERAZEA
Ikus-entzunezko prestakuntza aukera bat da 18 pertsonaren bizi-baldintzak hobetzeko, haien gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko.
IKASKUNTZA GIDAK
Ikus-entzunezko Gaikuntzarako Eskolaren saioetan, ikasteko hainbat gida erabiltzen dira, teknologia arduraz erabiltzeko eta ikusizko arteen bidez kontakizunak eraikitzeko informazioa emateko.