International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

L A N K I D E T Z A A D I E R A Z P E N U N E A
LAU EKIMENA
LAU ekimenak Helduen Hezkuntzako (HHE) irakasleak eta ikasleak biltzen ditu, eta, kultura- eta arte arloko eragileekin batera, komunitatean parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko prozesu eraldatzaileak ikertzen eta lantzen dituzte.
HELBURUA
Proiektuaren helburua hezkuntza-komunitatearentzat baliagarriak diren tresnak sortzea da, gizarte-rolak birpentsatzeko eta emozioak, sentimenduak edo ametsak adierazteko eta bideratzeko, beste ikaskuntza bat posible dela erakutsiz.