International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

Z I N E L A B
Bitartekotza-egitura bat duen gailu bat da, ikus-entzunezko sektoreko profesionalak gorabidean dauden artistekin eta publiko gaztearekin harremanetan jartzen dituena, artearen eta teknologiaren adierazpen-aukerek erakarrita.
LANKIDETZARAKO JOERA BERRIAK
"Lankidetzarako Joera Berriak" lelopean, proiektuak diziplina arteko sorkuntzaren inguruko komunitatea sortu nahi du, gizarte-ehuna eraiki, ikus-entzunezko sorkuntza ahalduntzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko laborategi gisa ulertuta, metodologia ireki eta kolaboratibo batetik abiatuta.
ARTISTEN ARTEKO ELKARKETAK
Zinelab laborategiak artisten, ikus-entzunezko hizkuntzan interesa duten sortzaile berrien eta sorkuntza-esperientziari buruzko ideiak partekatzera gonbidatutako publikoaren arteko topaketak errazten ditu.
Zentzu horretan, errealitatea beste ikuspuntu batzuetatik pentsatzen duten lurraldeetatik igarotzea proposatzen du Zinelabek. Bitartekaritza-prozesuetan, ikaskuntza kolektiboa, ikerketa eta gai estetikoei eta sozialei buruzko ikuspegien trukea sustatzen dira.
Zinelab proiektua sorkuntza artistikoa modu kolektiboan pentsatzeko ikuspegi desberdinak dituen alternatiba gisa sortzen da, proiektu-laborategiko dinamika baten pean. Bizikidetza eta truke horizontala da kulturaren demokratizazioaren inguruan lan egitea proposatzen duen programaren oinarrietako bat.
Zinelaben parte hartzea ikus-entzunezko sorkuntzan eta teknologian interesa duen edonori zuzenduta dago, eta programatutako jardueretan parte hartu ahal izango du deialdi ireki baten bidez.