top of page

Z I N E S K O L A R E N  B I T A R T E Z K O  H E Z K U N T Z A 

ZINESKOLA5_edited.jpg

Ikus-entzunezko edukiak erabiliz, giza eskubideak lantzeko helburuz unitate didaktikoak garatzen dira.

UNITATE DIDAKTIKOAK

Zineskolan, ikus-entzunezko edukiak erabiltzen dira tresna pedagogiko gisa. Eduki horietatik abiatuta, unitate didaktikoak garatzen dira, giza eskubideak lantzeko eta genero-ekitateari, osasun-eskubideari, ingurumen-iraunkortasunari edo desberdintasunaren edo pobreziaren kausekin lotutako beste gertaera batzuei buruzko

ikuspegi kritikoa eskuratzeko aukera emango duen materiala eskaintzeko. Horrela, Zineskolak tresna eraldatzaileak eskaintzen ditu hezkuntzaren esparruan, gizarte justuagoa eta solidarioagoa sortzera bideratutako prozesu parte-hartzaileetan lagunduz.

IMG_0888_12_11zon.jpg
IMG_0732_12_11zon.jpg
Urretxu-Zumarraga ZINETXIKI PROJECT.jpg
IMG_0891_14_11zon.jpg
IMG_0713_6_11zon.jpg
2_2_11zon.jpg

PARTAIDETZA 

Hezkuntza- eta sentsibilizazio-prozesu horiek beste gizarte-erakunde batzuekin eta tokiko eta nazioarteko elkartasun-sare parte-hartzaileekin lankidetzan garatu dira, gizarte bidezkoago bat eraiki daitekeenaren kontzientzia sustatzeko.

2030EKO AGENDAREN IMPLEMENTAZIOA

Azken urteotan, arian-arian, jarduera-eremu berriak sartu dira, eta, horretarako, ikerketa- eta sormen-prozesuak garatzeko proposamenak biltzen dituen metodologia sortu da, garapen iraunkorrerako hezkuntza bezalako alderdiak landuz eta 2030 Agendaren inplementazioa erreferentziatzat hartuz.

IMG_0724_9_11zon.jpg
IMG_9513_11zon.jpg
IMG_9503_11zon.jpg
bottom of page