International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

S O R K U N T Z A K O L E K T I B O K O L A B O R A T E G I A K
HELBURUA
Sorkuntza Kolektiboko Laborategiak Begira Elkarteak hainbat gizarte-talderen eskura jartzen dituen tresnak dira, Giza Eskubideen eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren inguruko sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren arloko gizarte-eraldaketarekin lotutako jarduerak artearen eta teknologiaren bidez garatzeko helburuarekin.
EKINTZA PLANA
Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da, eta bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa ere badu.
2023an 1.254 pertsonak hartu dute parte proiektuan.